AZKENEAN IRITSI ZAIGU EGUNA.... HONDARRIBIRA!!!
BAINA BARIZELA ERE ETORRI ZAIGU GELARA... ETA GUTXI-GUTXI GOAZ TXANGORA.
OOO ZE PENA... BAINA LASAI...
DATORREN IKASTURTEAN DENAK JOANGO GARA!!
TIPI-TAPA OINEZ... IKUSI MENDIZALEAK.... |
ABIATU ORDUKO SIRIMIRIA... BAINA TXANOA JARRI DUGUNEAN... EGUZKIA!!! |
ATERPETXEAN MALETAK UTZI DITUGU ETA BAGOAZ
PARKERA!!!!
EGUERDIAN ESKUAK GARBITU ETA BAZKALTZERA!!!
GARBANTZU GOXO GOXOAK!!! EA GAUEAN PUZKARRIK EZ DUGUN BOTATZEN.... |
ARRATSALDEAN ITSASONTZIAK IKUSTERA JOAN GARA.
HONDARTZARA HURBILDU GARA BAINA EZ GARA SARTU HONDARRA BUSTITA ZEGOELAKO. BERAZ BIDEA IKASI DUGU HURRENGOAN GURASOEKIN JOATEKO.
BOKATA GOXOA ZEGOEN. SOBRATUTAKO OGIA EZ DUGU BOTA ETA
KORKOIENTZAT GORDE DUGU.
KORKOIAK GOSETUTA ZEUDEN.. OGIA BAI BAINA TXOKOLATEA EZ ZAIE GUSTATU.
AHATE BAT ERE ETORRI ZAIGU OGIA JATERA.
AFAL-OSTEAN,
PIJAMA JANTZI ETA PARRANDARA!!!
GOAZEN PARRANDARA PARRANDARA GOAZ... GOAZEN PARRANDARA, GORA PARRANDA!!! |
LOTARA GOAZ PANPINAK HARTUTA. ONDO LO EGINNN..... |
EGUNON!!!
JEIKI... JANTZI... AURPEGIA GARBITU... ORRAZTU...
LO-ZAKUA JASO... MALETA TXUKUNDU...
HORTZAK GARBITU ETA
BADAEZPADA TXUBASKEROA JANTZITA, PASEATZERA....
ZERUA LAINOTUTA DAGOENEZ
PRIMARAN PASA DUGU!!!
BAINA ETORRI EZ DIRENEN FALTA SUMATU DUGU...
EA DATORREN IKASTURTEAN OSATZEN DEN GURE KUADRILA!!!
AGUR!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina