2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

KATAGORRIA



GOIZ BATEAN GURE GELAN ZAKUTXO BAT AGERTU ZEN TXOKO BATEAN.




EZ GENEKIEN NOLA IRITSI ZEN ZAKUTXOA GURE GELARA, EZ GENEKIEN ZER ZEGOEN BARRUAN. BAINA GU AUSARTAK GARA ETA ESKUA SARTU GENUEN BELDURRIK GABE, BARRUAN ZER ZEGOEN JAKITEKO IRRIKITAN.




ETA BADAKIZUE ZER ZEGOEN?

EA ASMATZEN DUZUEN!!!!!





KATAGORRI BAT!!!!!





ONGI ETORRIA EMAN GENION, UKITU, LAZTANDU.................,





ETA IZENA JARRI GENION: 

  LIA


ETA UDAZKENEAN MURGILDUTA GEUNDENEZ, URTARO HORREN EZAUGARRIAK LANDU DITUGU ETA EZAGUTZA HORIEK ZABALTZEN LIA KATAGORRIAK LAGUNDU DIGU.


GAUZA ASKO IKASI DUGU:

  • NOLAKOA DEN



  • NEURRIA ETA PISUA




  • BERE OINATZAK NOLAKOAK DIREN ETA GURE OINATZEKIN KONPARATU 


  • NON BIZI DEN



  • ZER JATEN DUEN




  • NOLA JAIOTZEN DEN ETA GURE HAURDUNALDIAREKIN KONPARATU




  • BERE ETSAIAK NORTZUK DIREN 











LAN EZBERDINAK ERE EGIN DITUGU:





SAILKAPENAK




SERIAZIOAK




KOPURUA-ZENBAKIA











KONPOTA EGITEN

AURTEN, OSTIRAL ARRATSALDEETAN TAILERRAK EGITEN DITUGU ETA SAGARRAK BILDU GENITUELA APROBETXATUZ SAGAR KONPOTA EGIN GENUEN.

AURRENA SAGARRAK ZURITU GENITUEN ETA ONDOREN ZATITU.






SAGARRAK ZATITU ETA GERO, LAPIKORA BOTA GENITUEN.



LAPIKOA SUTAN JARRI GENUEN.

 UR PIXKA BAT BOTA

AZUKREA ERE BAI

ETA.........................




UUUMMMM!!!! ZE GOXOA!!!!!!!!!




GU  BAI ARTISTAK!!!!

 SUKALDARI  BIKAINAK!!!!!!!!









SAGARRAK BILTZEN

 ETIOPIAKO WUKRO HERRIARI LAGUNTZEKO  HAINBAT EKIMEN BURUTU IZAN DITUGU. AURTEN KULTUR ASTEKO AZKEN EGUNEAN EGITEN DEN AZOKAN POSTU BAT JARRI DUGU. BERTAN, 3 SASKIREN ZOZKETARAKO ERRIFAK, UDALAK EMANDAKO IPUIN ETA LIBURUAK  ETA SAGARRAK JARRI GENITUEN.
SAGARRAK GUK BILDUTAKOAK ZIREN. ESKOLAKO IKASLE GUZTIAK ATEGI TABERNAREN ONDOAN DAGOEN SAGASTIRA JOAN GINEN ETA SAGAR PILA BILDU GENUEN.











ONDOREN ESKOLAKO GANBARARA ERAMAN GENITUEN ETA DENAK LURREAN ZABALDUTA UTZI GENITUEN.










2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

AURKEZPENA

IKASTURTE BERRIA!!!!

KAIXO LAGUNAK!!!!!
OPORRAK BUKATUTA IKASTURTE BERRIA HASI ETA LANPETU XAMAR IBILI GARA BAINA HEMENTXE GATOZ GURE AURKEZPENA EGIN ETA  HAINBAT GAUZA KONTATZERA.




GOIKO ILARAN EZKERRETIK HASITA : JARE, LOREA, INGE, BEÑAT, AIZPEA ETA ARAITZ.
BEHEKALDEAN: IKER, NAHIA, INTZA AGINAGA, UNAI, ENERITZ ETA INTZA ARRARAS.

2017(e)ko martxoaren 28(a), asteartea

MAZEDONIA

MARTXOAREN 22AN, PASADAN ASTEARTEAN, MAZEDONIA GOXOA PRESTATU ETA JAN GENUEN.

MAZEDONIAREN ERREZETA:

    1 - OSAGAIAK ETA TRESNAK: BATETIK, SAGARRAK, UDAREAK ETA PLATANOAK; ETA BESTETIK, ONTZI HANDI BAT ETA 8 LABANA.


     2 - EGITEKO ERA:
          FRUITUAK ZURITU.


       FRUITUAK ZATITU.

     3 -  ETA AZKENIK, JAN.

     ON EGIN!

     

JOAN DEN NEGUAN ...

JOAN DEN NEGUAN TTANTTO MARIGORRINGOAK HAINBAT JARDUERA BURUTU GENITUEN:

1 - LEIHOAK APAINTZEKO ELUR MALUTAK ZULATU GENITUEN.


2 - URAREN EGOERA EZBERDINAK AZTERTU GENITUEN: 
     + KUBITERA UR LIKIDOAZ BETE ETA IZOZKAILUAN SARTU GENUEN.
     + HURRENGO EGUNEAN URA IZOZTUTA ZEGOEN.
     + KUBITERATIK IZOTZ ZATIAK ATERA ETA UKITU GENITUEN. OSO HOTZAK ETA GOGORRAK ZEUDEN, ETA GURE ESKUEN BEROTASUNAREKIN URTZEN HASI ZIREN, ESKUAK BUSTIAK BAITGENITUEN.
     + ONDOREN, IZOTZ ZATIAK ZARTAGIAN SARTU ETA BEROTZEN IPINI GENITUEN. IZOTZA, BEREHALA URTU ETA URA LURRUNDU ZAN.




3 - TEKNIKA EZBERDINAK ERABILIAZ, ELURREZKO PANPIN BAT EGIN GENUEN.




4 - NEGUKO IRTEERA EGIN GENUEN.
     URTARRILAREN 17AN BERASTEGI INGURUAN IRTEERA BAT EGIN GENUEN, NEGUKO EZAUGARRIAK IKUSTEKO ASMOZ. HORRETARAKO ARROPA APROPOSA JANTZI (JERTSEA, BEROKIA, TXANOA, BUFANDA, …) ETA ABIATU GINEN.


     BIDEAN JABETU GINEN NEGUAK HONAKO EZAUGARRI HAUEK DITUELA:
     · HOTZA EGITEN DU.
     · ARROPA ASKO JAZTEN DUGU.
     · ZUHAITZA GEHIENAK BILUZIK DAUDE.
     · KALEAN JENDE GUTXI DABIL.
     · ETXEETAKO BALKOI ETA LEIHOETAN EZ DA IA LANDARERIK IKUSTEN.


     BIDEAN LUISITOREKIN TOPO EGIN, KONTUTAN ARITU ETA BERE   BARATZEAN NEGUAN BILDU ETA EREITEN ZITUEN BARAZKIAK IKUSI GENITUEN. HONAKO HAUEK ZIREN:  AZAK, AZALOREAK, BRUSELAKO AZAK, ESPINAKAK, ZERBAK, PORRUAK, KALABAZAK, ESKAROLA ...


     HOOOTZA EGITEN ZUEN, GAUZA ASKO IKASI GENITUEN ETA PRIMERAN PASA GENUEN.









2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

SAHARAREN ALDE LAGUNTZA



URTARRILEAN, SAHARAREN ALDE, ELIKAGAI, HIGIENE PRODUKTU ETA ESKOLA MATERIALA BILDU DITUGU.


TTANTTO MARIGORRINGOEN ETXEA

AZAROAN ETXEA ETA FAMILIA GAIA LANDU GENUENEAN, KARTOIAREKIN ETXE BAT EGIN GENUEN. HORRETARAKO ETXEAK ZITUEN GELA EDOTA ESPAZIO EZBERDINAK ETA BERTAN EGOTEN ZIREN ELEMENTUAK AIPATU GENITUEN.

ONDOREN KARTOIZKO KAXAK EKARRI, MOZTU, PARETAK MARGOTU ETA ETXEA ERAIKI GENUEN, LEIHO ETA GUZTI.



BUKATZEKO, ETXEKO GELAK MARRAZKIAK, TAPOIAK, TAPAK, KORTXOAK, ESPONJAK ... ERABILIAZ APAINDU GENITUEN.


ETXE BIKAINA BENETAN!

2017(e)ko martxoaren 4(a), larunbata

GORPUTZALDIAK: "AUTOKONTZIENTZIA"


ASTELEHENETAN, 11:45ETAN GIMNASIORA JOAN ETA JOLASAK, JOLAS KOOPERATIBOAK EGITEAZ GAIN, GORPUTZALDIKO ARIKETAK BURUTZEN DITUGU.

OTSAILAREN 6AN, AUTOKONTZIENTZIAKO 1.GO SAIOA BURUTU GENUEN. BETI BEZALA, SAIO HASIERAN, BOROBILEAN ESERITA, AURREKO SAIOA BIRGOGORATU GENUEN ETA SAIO AMAIERAN, ARIKETAK GUSTUKOAK IZAN ZITUZTEN, ZEIN IZAN ZUTEN GUSTUKOENA ... ADIERAZI ZUTEN.

HONA HEMEN BURUTU GENITUEN ARIKETAK:

  • BEROKETA:  ARNASKETA

  • GARAPENA I:  MASAJEA EDOTA ANIMALIA EZBERDINEN OINATZAK ESKUEN BIDEZ 


  • GARAPENA II:  DANTZA GORPUTZ ATALEN BIDEZ
OSO GUSTURA IBILI GINEN ETA ARRAKASTA GEHIEN IZAN ZUEN ARIKETA, ZALANTZARIK GABE, PUXIKARENA IZAN ZEN.

BIDEO EMANALDIA




ASTEAZKENERO, MUSIKA GELARA JOAN ETA ARBELA DIGITALEAN BIDEO EZBERDINAK (HARTZ TXIKI, PINGU, ANTZERKIAK, GAIAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK, BLOGAK, HEZKIDETZAKOAK ...) IKUSTEN DITUGU.


OSO GUSTUKOAK DITUGU!



TTANTTOREN ZOOA


AZARO INGURUAN, 5. ETA 6.MAILAKO IKASLEEK ZOO BAT EGIN ETA OPARITU EGIN ZIGUTEN.



TTANTTO MARIGORRINGOEI ZOOA IKARAGARRI GUSTATU ZAIGU. HOR GABILTZA, ERAIKUNTZA TXOKOAN, EGUNERO ZOOKO ANIMALIEKIN JOLASTEN.


MILA ESKER OPARIARENGATIK!

AUPA 5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK!