2016(e)ko urriaren 29(a), larunbata

KRISPETAK JATEN

UDAZKENA GAIA AMAITZEKO, ARTO ALEEKIN KRIPETAK EGIN DITUGU.

HEMEN DUZUE KRISPETEN ERREZETA:

  • OSAGAIAK ETA ERABILITAKO TRESNAK: BATETIK, ARTO ALEAK, OLIOA ETA GATZA; BESTETIK, PLAKA EDOTA SUA, KAZUELA, TAPA, EGURREZKO GOILARA ETA APAR BURRUNTZALIA.

  • KRISPETAK EGITEKO PAUSOAK:
       1- KAZUELA BATEAN OLIOA BEROTZEN JARRI.
       2- BEROTU DENEAN, ARTO ALEAK BOTA ETA TAPA JARRI.
       3- LEHENENGO PIN-PAN-PUNA ENTZUTEAN, ONTZIA TAPAREKIN HARTU ETA MUGITU ZIRKULARKI.
       4- BERRIRO SUTAN JARRI ETA GUTXIRA, BERRIZ ERE MUGITU.
       5- SEGI HORRELA PALOMITEN SOINUA ENTZUTEARI UTZI ARTE.
       6- BUKAERAN GATZA BOTA ETA LISTO!!!



OHARRA: BI ARTO ALE MOTA ERABILI DITUGU: ARTABURUTIK ALETU BERRIAK ETA DENDAN EROSITAKOAK. KONTUZ! ALETU BERRIAK BELTZTU EDOTA ERRE EGITEN BAITIRA.

AZKENEAN KRISPETA GOXO GOXOAK JAN DITUGU.


ON EGIN!!!



UDAZKENA

"UDAZKENA" ERAKUSKETA PRESTATU DUGU!

HONA HEMEN ERAKUSGAI DITUZUEN LANAK:


  • KALABAZAK MARGOTU ETA MOZTU DITUGU.
  • HOSTOAK TXULATU ETA BARRASKILOAK EGIN DITUGU.
  • BILDUTAKO UDAZKENEKO JANARIAK EKARRI ETA EUREN IZENAK TXARTELETAN IDATZI DITUGU.
  • TENPERAREKIN ETA HATZAK ERABILIZ, ORBELA ETA ZUHAITZAK MARGOTU DITUGU, BAITA HOSTO LEHORRAK ITSATSI ERE.

HAUXE DA "UDAZKENA" ERAKUSKETAREN AZKEN EMAITZA.


ANIMATU ETA ETORRI!!!

"UDAZKENA" ERAKUSKETA IKUSTERA GONBIDATUAK ZAUDETE!!!

TXANOGORRITXO

TXANOGORRITXOREN HORMAIRUDIA EGIN DUGU.


OSO POLITA GERATU ZAIGU.

TXANOGORRITXOREN ABESTIA EZAGUTZEN AL DUZUE?

HONA HEMEN ABESTIA:





2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

JOLASEAN, LANEAN ETA DANTZAN


TTANTTOGORRINGOAK GELAN JARDUERA EZBERDINAK ETA UGARI EGITEN DITUGU. ESATERAKO:
  • JOLASTU: PUZZLEAK, ENKAJEAK, GARAJEA, DOMINOA ...
  • LANAK: GAIKO FITXAK, ESKULANAK, IRAKURRI, IDATZI ...
  • ABESTU ETA DANTZA.
OSO ONGI PASATZEN DUGU BAINA NEKATZEN GARENEAN, LURREAN ETZAN ETA MUSIKA KLASIKOA ENTZUNEZ LASAITZEN GARA.




TAPOIAK BILTZEN


KAIXO LAGUNAK!

GAIXOTASUN EZ ARRUNTA DUEN HAUR BATEK TAPOIAK BEHAR DITU, GAIXOTASUN HORREN IKERKETARAKO .

HORI DELA ETA, ETXETIK EKARRITAKO PLASTIKOZKO TAPOIAK, "BIZIMINA" TALDEAREN IZENEAN IPINITA DUGUN KAXAN SARTZEN ARITU GARA.

BERAZ, ANIMATU, PLASTIKOZKO TAPOIAK BILDU ETA ESKOLARA EKARRI!!!

2016(e)ko urriaren 1(a), larunbata

ELDUAIN

IRAILAREN 28AN, PASADAN ASTEAZKENEAN, 3,4 ETA 5 URTEKOAK ELDUAIENERA JOAN GINEN.


BIDEAN HAMAIKETAKO GOXOA JAN GENUEN ...


... ETA BAZTARRETXE LANDA-ETXEAREN ATARIAN ARGAZKIA ATERA GENUEN.


ONDOREN BASOA ZEHARKATUAZ, ELDUAIENERAINO IRITSI, PARKEAN JOLASTU ETA FRONTOIAN BAZKALDU GENUEN.


EGURALDI BIKAINA EGIN ZUEN ETA PRIMERAN PASA GENUEN!!!





ARROXALI


MENDI MENDIKO ARROXALI
TRISTE DAGO BAKAR BAKARRIK.
KALE KALEKO JOXE ANTTON
IKASTOLATIK POZIK DATOR.

16-17 TTANTTOREN GELA

KAIXO LAGUNAK!

TTANTTOREN GELAKOAK GARA ...



... ETA 8 TTANTTOGORRINGO GARA:  UGAITZ, ARHANE, AMETS, OIER, ALAIN, OMAR, IRAIA ETA IORITZ.

IKASTURTE BERRI ON ETA AUPA BEASTI!!!